XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

11. atala.- Sail honetan, industria, industriarekin lotutako zerbitzu eta merkataritza-arloetako orotariko eukari finkotan diru-ezarketa egiteko egitasmoentzako itzuli beharrik ez duten diru-laguntzak arautzen dira.

12. atala.- Industria eta industriarekin lotutako zerbitzu-arloko enpresak.

1.- Betekizunak. A) Orokorrean: 1. Diru-ezarketa egitasmoek gutxienez zortzi milioi pezetatako zenbatekoa izan behar dute; zenbateko honen barruan, 500.000 pezeta baino gehiago balio duten eukari-osagaiak baino hartzen ez direlarik diruz lagungarritzat.

2. Egon dauden enpresek aurkeztutako diru-ezarketen zenbatekoek izaera bereko ondasunezko eukari finkoaren kontularitza-balioaren %15a baino handiagoak izan beharko dute, berreskurapena kendu gabe, eta enpresaren ondasunezko eukari finko garbiaren gehikuntza ekarri beharko dute.

3. Diru-ezarpenak gutxienez %30ean norbere eskuarteez dirubidetako behar dira, enpresaren dirubide-egiturak eskatzen ez duenetan izan ezik.

B) Enpresa handiak: Enpresa handiek egindako diru-ezarketek, Dekretu honen 8. ataleko lehen idatz zatian azaldu direnak alegia, aurreko atalean adierazitako laguntza-moduetara iristeko honelako egoera hauetarikoren baten egon beharko dute: 1. Bere ekintza Dekretu honen 7. atalean ohartemandako lehentasunezko interesdun arloetariko baten sar dadila.

2. Enpresa sortuberria izatea edo egon dauden enpresen beste kokagune berri batzuk izatea, beti ere egitasmoan honako baldintzotarikoren bat badago: - Euskal Herriko Autonomia-Elkartean ordura arte daudenen aldean teknologia-aurrerakuntza ekar dezaketen ekoizkin berriak egitea.

- Industria-sarearen arlo-oinarria zabaltzea, hau da, EHAEaren ekintzak ugaltzea.

- Teknologia zein antolakuntza-arloetan enpresa-lehiakortasunaren maila ona berma dezaketen prozesu aurreratuak.

2.- Laguntzen zenbatekoa.

A) Orokorrean enpresa haundientzako zein ertain eta txikietarako diru-laguntza laguntzaren hartzaile izan daitezkeen eukarien balioaren %10era artekoa izango da.

B) Aurreko atalean zehaztutako laguntza-ehunekoaz gain, enpresa txiki eta ertainek %2`5era arteko laguntza-gehigarria jaso ahal izango dute, horrela guztira %15ko laguntzaren hartzaile izan daitekeelarik, ondorengo baldintzok betez gero: - Sortu-berriak izanda gutxienez 15 miliotako diru-ezarketa lagungarria eginda izatea.